EKA/ACUVen arrakasta-kasu berria
Gure bazkideetako bati gertatu zitzaion. Erreklamatu genuen eta dirua itzultzea lortu genuen.
2024ko maiatzean, gure bazkideetako bat bere finantza-erakundera joan zen, Rural Kutxara, hipoteka bat kitatzera. Izapide erraza zirudien denak… ustekabe desatsegin bat iritsi zen arte: 121€ kargatu zizkioten bere kontuan, ustez eskatu ez zuen eta egin ez zen “kudeaketa” batengatik.
Kasua berrikusi ondoren, EKA/ACUVek gure sail juridikoa aktibatu eta judizioz kanpoko erreklamazio bat aurkeztu genuen, azalpenak eta dirua osorik itzultzea eskatuz.
Zer eskatzen genuen zehazki?
Gure bazkidearen izenean, oinarrizko hiru gauza eskatu genituen erakundeari:
- Zerbitzu hori bere borondatez eskatu izanaren froga.
- Aldez aurretik kostuaren berri eman zutela egiaztatzen zuen dokumentazio sinatua.
- Gestoria horrek benetan zerbitzuren bat eman izanaren justifikazioa.
Egia esan, hiru baldintza horietako bat ere ez zen betetzen. Ezereztea banketxe berriak kudeatu zuen, eta inork ez zuen egiaztatu ez enkargua, ez informazioa, ez lana.
Zein izan zen Rural Kutxaren erantzuna?
Hasiera batean, kontsumitzaileen elkarte gisa gure legezko ordezkaritza onartzeari uko egin bazioten ere, azkenik, Rural Kutxak onartu egin zuen erreklamazioa, eta konpromisoa hartu zuen behar ez bezala kobratutako dirua itzultzek.
Antzeko zerbait gertatu zaizu? Erreklamatu.
Kasu honek erakusten du merezi duela erreklamatzea kobrantza bat justifikatuta ez dagoenean. Izan ere, askotan, bankuek edo gestoriek zerbitzuak ezartzen dituzte baimen argirik gabe, pertsona gehienek ez dakitelakoan.
EKA/ACUVetik argi daukagu: eskatu ez baduzu, ez duzu zertan ordaindu. Eta eskatu ez duzun zerbaitengatik kobratu badizute, erreklamatu.
Gertatu zaizu? Idatz iezaguzu. Lagunduko dizugu.