EKA/ACUVEK LEGEZKOTASUN-ITXURA HARTZEN DUTEN WEBGUNEEN BIDEZ EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO IRUZURRAK AREAGOTU DIRELA OHARTARAZI DU

Azken asteotan bi salaketa iritsi zaizkigu 70.000 eta 65.000 €-ko inbertsioengatik, pertsona ospetsuekin egindako publizitate-bannerrak erabilita. Itxura batean legezkoa diruditen arren, inbertitzaileari ahal den diru guztia ateratzeko baliatuko den beste gune batera bideratzen dute finean. Egoera larri horren aurrean, herritarrei ohartarazi nahi diegu kontu handiz ibili behar dutela finantza-produktuetan edo kriptotxanponetan gauzatutako inbertsioei dagokienez. Burtsa, … Gehiago irakurri

FINANTZA-IRUZURRAK: SUNTSITU ZAITZAKEEN INBERTSIOA

Burtsa, kriptomoneta edo beste plataforma batzuetan inbertitzea, ohiko jarduera bihurtu da askorentzat. Kontraldetik, ezjakintasun handia ere badago, eta batzuk uste dute irabazi handiak lortuko dituztela ezer gutxiren truke, modu sinple eta azkarrean. Ertzaintzak eta EKA/ACUVk behatu dugu arlo horretan delituak ugaritu egin direla, eta horiei aurre egiteko jarraibide batzuk  gomendatzera gatoz artikulu honetan. Gaur egun, … Gehiago irakurri