EKA/ACUVEK LEGEZKOTASUN-ITXURA HARTZEN DUTEN WEBGUNEEN BIDEZ EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO IRUZURRAK AREAGOTU DIRELA OHARTARAZI DU

Azken asteotan bi salaketa iritsi zaizkigu 70.000 eta 65.000 €-ko inbertsioengatik, pertsona ospetsuekin egindako publizitate-bannerrak erabilita. Itxura batean legezkoa diruditen arren, inbertitzaileari ahal den diru guztia ateratzeko baliatuko den beste gune batera bideratzen dute finean. Egoera larri horren aurrean, herritarrei ohartarazi nahi diegu kontu handiz ibili behar dutela finantza-produktuetan edo kriptotxanponetan gauzatutako inbertsioei dagokienez. Burtsa, … Gehiago irakurri

SAREKO 5 IRUZURRIK OHIKOENAK

Sareko iruzurrak dira internautak gehien kezkatzen dituen gaietako bat. Testuinguru horretan, ohikoenak zertan dautzan zehaztuko dizugu, eta horiek garaiz identifikatzeko aholku praktiko batzuk eskainiko ere bai. Pertsona, erakunde eta zenbait zerbitzuren nortasuna ordezten du teknika honek, zure datu pertsonalak eta bankukoak lortzeko. Ziberdelitugileek nahita sortzen dituzte SMS edo mail bidez, iruzurrezko webgune batean sar gaitezen. … Gehiago irakurri