Udako merkealdia: buruarekin erosteko aholkuak

Eka 24, 2025 | Blog - EU

Uda hemen da, eta berarekin batera, kontsumitzaile askorentzat oso garrantzitsua den data bat: merkealdia. Dagoeneko data ofizial bakarra ez dagoen arren, saltoki gehienak beherapenen kartelak eskegitzen hasi dira, eskaintza, ganga eta tentazioen asteei hasiera emanez.

Baina merkealdia oraindik erosteko abagune aproposa da? Edo beste aitzakia bat bihurtu da kontrolik gabeko kontsumoa sustatzeko? EKA/ACUVetik, aldi aprobetxatzen lagundu nahi dizugu, zure eskubideak, aurrekontua… eta sen ona ahaztu gabe.

Erostera abiatu aurretik

  • Egin inbentario pertsonala (edo familiarra): Berrikusi zer behar duzun benetan. Iazko udako bainujantzi horrek balio du oraindik? Sandaliak egoera onean dituzu? Zure buruarun honako galderak eginez, alferrikako produktuak bikoiztea saihestuko duzu, eta lekua aurreztuko duzu.
  • Jarri muga bat zure gastuari: Finkatu aurrekontu bat irten (edo online erosi) baino lehen. Online erosten baduzu, gogoratu txartela eskura edukitzea arrisku handia dels.
  • Benetan behar duzuna lehenetsi: Egin zerrenda bat zure benetako beharrekin. «Badaezpada» eta «oso merke» daudenek etxea bete eta zure kontua hustu dezakete.
  • Konparatu erabaki aurretik: Produktu asko beste kanpaina batzuetan eskaini dira (Black Friday edo mid seasons, adibidez). Egiaztatu beherapena benetakoa dela eta ez dela itxurazkoa.

Merkealdian: erosi, bai, baina burua erabiliz

  • Ez izan presarik: “Azken unitatea” edo “gaur bakarrik” bezalako mezuek presio egin nahi dizute. Hartu arnasa sakon, alderatu eta pentsatu deskonturik gabe erosiko bazenu.
  • Gardentasuna eskatu prezioetan: Dendak aurreko prezioa erakutsi behar du beheratuarekin batera. Ez baduzu argi ikusten, galdetu eta ez fidatu.
  • Kalitatea kantitatearen aldean: Gogoratu zapatila on batzuek edo zenbait udatan iraungo dizun soineko batek hiru jantzik baino gehiago balio dutela.
  • Gorde beti erosketa txartela edo egiaztagiria: Produktuak deskontua izan arren, zure eskubideek bere horretan jarraitzen dute. Akatsak badaude erreklamatu ahal izango duzu.
  • Tokiko merkataritzaren aldeko apustua: Merkealdia zure inguruko saltoki txikiei laguntzeko aukera ere bada. Hurbileko produktuak, zuzeneko tratua eta ekonomia bidezkoagoa.

Erosi ondoren: berrikusi, ordenatu eta hausnartu

  • Berrikusi erosketak etxera iristean: Probatu, egiaztatu eta ziurtatu dena egoera onean dagoela. Zerbaitek konbentzitzen ez badizu, ez utzi pasatzen: erreklamatu lehenbailehen.
  • Hausnarketa egin: Zerbait berria erosi baduzu, agian arropa edo produktu zaharren bat emateko edo birziklatzeko unea da. Zure espazioak eta planetak eskertuko dute.
  • Egin balantzea: benetan behar zenuen erosi duzun guztia? Hausnartzeak lagunduko dizu kontsumitzaile gisa duzun portaera ulertzen… eta hurrengo kanpainan hobetzen.
  • Aprobetxatu fidelizazio-abantailak… neurriz: puntuak, etorkizuneko deskontuak, kupoiak. Nahi baduzu, erabili, baina ez erosi pilatzeagatik bakarrik.

Udako merkealdia ez da abagune ez ona ez txarra: nola aurre egiten diozun da kontua. EKA/ACUVetik, beherapenak kontsumo informatu, kontziente eta arduratsu baten ikuspuntutik gozatzera animatzen zaitugu. Erosketa bakoitza zer kontsumitzaile mota izan nahi duzun erabakitzeko modu bat ere badelako.

Partekatzea bizitzea da