ABEJZ EZ, BAINA HIPOTEKA ERATZEAREN BESTE GASTU GUZTIAK EPAITEGIETAN ERREKLAMATZEN JARRAI DAITEZKE

ABEJZ EZ, BAINA HIPOTEKA ERATZEAREN BESTE GASTU GUZTIAK EPAITEGIETAN ERREKLAMATZEN JARRAI DAITEZKE Auzitegi Gorenaren epai polemikoaren erruz, Agiri Bidezko Egintza Juridikoen Zergaren itzulpena ezin da erreklamatu. Horrek hipoteka eratzearen beste gastuak ere erreklamaezinak direla pentsatzera eraman du jende asko. Baina ez da horrela. Notarioa, erregistro, tasatze eta gestoriako gastuen itzulpena epaitegietan eskatzen jarrai daiteke, eta … Gehiago irakurri

LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUAK (LTZ): OINARRIZKO INFORMAZIOA

Laguntza Teknikoko Zerbitzuak (LTZ) etxeko erabilerarako aparatuak konpontzen, instalatzen, kontserbatzen edo zaintzen dituzten establezimendu edo pertsonak dira, beti ere araututako baldintza guztiak betetzen dituztenean. Euren jarduera-lokaletan nahiz bezeroen etxeetan ematen dituzte zerbitzuak. Etxeko erabilerarako aparatuak hauek dira: gure etxeetan ditugun kontsumo iraunkorreko ondasunak, funtzionatzeko energia-motaren bat behar dutenak, zuzenean edo zeharka. Hiru multzotan sailkatu ohi … Gehiago irakurri

EUROPAKO JUSTIZIAK AURREJARRITAKO ORDAINKETA-ZERBITZUEKIKO SIM TXARTELAK MERKATURATZEA ILEGALA DELA EBATZI DU

Joan den irailaren 13an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen ordainketa-zerbitzuak aurrejarrita dituzten SIM txartelak merkaturatzea legez kontrako jarduera dela kontsumitzailea haren gainean aldez aurretik informatua izan ez denean. “Eskatu gabeko zerbitzua” dela dio EBJAk eta, hortaz, Europar Batasuneko komunikazio elektronikoetako arloan ezarritakoaren desberdina diren nazio-autoritateek ere zigor dezakete. Luxenburgoko Auzitegiak erantzun hori eman dio … Gehiago irakurri

AMAZON: ZURE WEBORRIAN ESKAINTZEN DUZUN PRODUKTU BAT EROSTEN DUENARI KOBRATZEN ETA BIDALTZEN DIOZU… ETA SALTZAILEA EZ ZARELA DIOZU?

Saltzailea ez izatea defendatu arren, multinazionalak mugikor akastun batengatik ordaindutako 99,99 euroak itzuli dizkio kontsumitzaile bati salbuespenezko “merkataritza-keinu” batez. Bere weborrian eskainitako produktu bat erosten duen kontsumitzaile bati produktua kobratzen eta etxera eramaten dion enpresa… ez da saltzailea? Amazonen arabera, ez; behintzat jarraian azaltzen dugun kasu bitxian. Iazko apirilean, M.V. bilbotarrak 99,99 eurotan salgai zegoen … Gehiago irakurri

JOSTAILUAK: ETIKETA, OHARRAK ETA GOMENDIOAK

Jostailuak dira 14 urtetik beherakoek jolasteko esklusiboki edo ez diseinatutako produktuak eta segurtasun eta etiketa-arau zorrotzak bete behar dituzte. Bideojokoak ez dira jostailutzat jotzen, jostailuen segurtasunari buruzko 1205/2011 Errege Dekretuak arautzen duen arabera. Dena den, bideojokoek ere izaten dute etiketa bat, non produktuak zer eduki duen eta bideojokoan aritzeko gutxienez zenbat urte izan behar diren azaltzen den. ETIKETA. Jostailuen etiketek azaldu behar dute: -Produktuaren eta fabrikatzailearen edo inportazio-enpresaren identifikazioa. -CE marka. … Gehiago irakurri