Ibilgailuren bat alokatuko duzu udan? Ezagutu beharreko eskubideak eta aholkuak

Uda atarian dago, eta berarekin, abentura berriei ekiteko edo ihesaldi txiki batekin deskonektatzeko aukera ezin hobea. Ildo honetan, pertsona askorentzat gero eta ezagunagoa den aukera bat ibilgailu bat alokatzea da, irteeratik bertatik berarekin bidaiatzeko edo helmugara iritsitakoan askatasun eta erosotasun osoz mugitzeko.

Auzitegi Gorenak ondorioztatu du oraindik epea dugula gure hipoteka-gastuak erreklamatzeko

Hipoteka Gastuen amaiera zoriontsua aldamenean? Hori ikustear dago, baina ofiziala dena da Auzitegi Gorenak kontsumitzaileen aldeko irizpena eman zuela ekainaren 18an, gastu horiek erreklamatzeko preskripzioari dagokionez, EBko Justizia Auzitegiaren (EBJA) doktrinari jarraituz.

Kontsumoko arbitrajeak: Auzibidetik kanpoko bide eraginkor bat zure gatazkak konpontzeko

Kontsumitu eta bizi behar dugun errealitate berri honetan, garrantzitsua da mekanismo eraginkorrak izatea eztabaida hauek azkar eta, batez ere, zuzen konpontzeko. Ildo honetan, kontsumo-arbitrajeak tresna baliotsua bihurtu dira, gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko bide bat eskaintzen baitute, kontsumitzaileentzat zein kontrako aldearentzat onuragarri dena.

Fabrika-akatsa Citroën eta DS modelo batzuen airbagetan: zure autoa kaltetuen artean egongo al da?

Duela gutxi egindako komunikazio batean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) premiazko ohartarazpena egin die 2009 eta 2019 artean fabrikatutako Citroën C3 eta DS 3 ibilgailuen jabeei, airbag-en fabrikazio-akats baten ondorioz. Akats horren ondorioz, Citroën eta DS Automóviles, Stellantis erraldoiarenak diren markak, 66.000 ibilgailu ingururi (60.000 Citroën C3 eta 6.000 DS 3) berehalako berrikuspena egitera deitu diete estatu maialan bakarrik, arazoa eta hura ordezkatzeko modua azaltzen duen gutun baten bidez.

EKA/ACUV, phising-aren aurkako borrokan erreferentea

Kontsumitzaileen eskubideak babesteko aurrerapauso garrantzitsu batean, EKA/ACUVetik aldeko epai berri bat lortu dugu, phishing iruzur baten biktima izan zen bazkide bati 4.000€ itzultzeko agintzen duena. Epai hau garaipen esanguratsua da zibersegurtasunaren eta kontsumitzaileen defentsaren esparruan, batez ere gero eta konplexuagoa eta gero eta handiagoa den Phising eta haren deribatuen problematikaren aurrean.