Trantsizio Energetikoa: klimatik haratagoko erronka

EKA/ACUVen, energiarako sarbidearen demokratizazioak kezkatzen gaitu. Izan ere, egungo krisi energetikoari irtenbideak bilatzeko, gizarte gisa, energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egin beharko dugu, kontsumitzaileak defendatzeko eta euskal familien egonkortasun ekonomikoa hobetzeko tresna gisa.

Eraginkortasun burokratikoa: energia-eraginkortasunerako bidea

Emisioak murrizteko helburuekin estatuan eta Europan hartutako konpromisoaren ondorioz, energia-trantsizioa funtsezko zutabea da pandemiaren ondoren onartutako Berreskuratze eta Erresilientzia Planetarako eta Next Generation EU Funtsetarako, eta indartu egin dira, ahal bada, Ukrainaren inbasioaren ondorioz sortutako energia-krisiaren eta prezioen krisiaren ondoren. Konpromiso horrek hainbat finantzaketa-tresna eta Europako Funts ekarri ditu, azkena, Klimaren Gizarte Funtsa.

Inauteriak 2024: Zer jakin behar dut mozorroa aukeratu aurretik?

Leku batzuetan mozorroak aurreratu dituzten arren, asteburu honetan Inauteriak ospatzen dira Euskal Herriko leku gehienetan. Honen harira, EKA/ACUVetik geroz eta ezagunagoa den jai hau gure erara ospatu nahi dugu: festa hau topera baina baita segurtasunik handienarekin ospatzen duzula ziurtatzeko, jarraian, inauterietarako jarraibide batzuk emango dizkizugu.