IBILGAILU BATEN EROSKETA: ESKURA ALA FINANTZATUTA?

Etxebizitzaz gain, esaten da autoaren erosketa izan ohi dela familia baten bigarren inbertsio garrantzitsuena. Ibilgailuen kontzesionarioek oso prezio interesgarriak eskaintzen dizkigute, baina, gehienetan, konpainiarekin finantzatzearen mende daude. Berez, zer interesatzen zaigu gehiago? Eskura erostea edo finantzatuta? Arantza López EKA/ACUVeko abokatuak, eman eta argudiatzen digu erantzuna: ESKURA. Maiz eskaintza gozogarriak ikusten ditugu finantzaketa aukeratzean; 2.000-3.000 €inguruko … Gehiago irakurri

2035: DIESEL ETA GASOLINA IBILGAILUAK SALTZEKO AMAIERA DATA

Garraiotik datozen berotegi-efektuko gasen emisioak geldiarazteko, Europar Batasuneko Ingurumen Batzordeak debekatu egingo ditu diesel, gasolina eta hibrido entxufagarriak diren autoen salmenta . Neurria 2035eko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, baina 2050era arte eurekin ibiltzen jarraitu ahalko da. Helburua karbonoaren neutraltasuna lortzea da, eta, horretarako, trantsizio energetikoa bizkortu nahi da, epe batzuk finkatuta. Horrela, 12 … Gehiago irakurri

TURKISH AIRLINESEK EKA/ACUVeko BAZKIDE BAT KONPENTSATU DU TURISTA MAILAN BIRKOKATU IZANAGATIK

Turkish Airlines hegazkin-konpainiak konpentsazio bat eman dio Gasteizko EKA/ACUVeko bazkide bati, kontratatutako txartelaren eserlekua maila baxuagoan egokitzeagatik. Gure bazkidea Hego Sudanetik Madrilera zihoan, Panaman eskalan eginda. Bidaiariak lehen mailako txartela erosi zuen eskalaren helmugaraino. Hala ere, hegaldia bertan behera utzi zuen konpainiak, eta beste batean kokatzea erabaki zuen, baina turista-mailako eserleku batean egin zuen. Horregatik, … Gehiago irakurri

HERTZEK 250 € ordaindu behar izan dizkio EKA/ACUVEKO BAZKIDE BATI

Autoak eta furgonetak alokatzeko Hertz enpresak EKA/ACUVeko bazkide bati ibilgailuan justifikatu gabeko ustezko kalteak sortzeagatik kobratutako zenbatekoa itzuli dio. Gertakarien kontakizuna Irailean jaso ziren gertakariak. erreklamatzaileak 647,45 euroren truke kontratatutako furgoneta bat eskuratu zuen, horietatik 177,36 itzultzeko promesaz, bezeroak ibilgailua depositua beteta entregatzen bazuen. Bi aldeek hitzartutakoaren arabera, giltzak Hertzen egoitzan ematen ziren, Gasteizko autobus-geltokian, … Gehiago irakurri

VUELING, 1.200 € ORDAINTZERA KONDENATUA, EKIPAJEAN IZANDAKO KALTE MATERIALENGATIK

EKA/ACUV-ek aldeko sententzia lortu du Vueling-en aurrean, bazkide baten izenean. Elkarteak ekipajea entregatzean atzeratzeagatik eta kalte materialak eragiteagatik erreklamatu zion konpainiari, 2021ean Malaga eta Bilbo arteko hegaldi batean. Demandarekin batera aurkeztutako fakturak islatzen zuen 1.356,84 €ko balioa zuen surf taula batek jasandako kalte materiala zehazki. Hala ere, 1.200 €ko kopurua ordainduko zaio demandatzaileari, bi aldeek … Gehiago irakurri