Kontsumoko arbitrajeak: Auzibidetik kanpoko bide eraginkor bat zure gatazkak konpontzeko

Kontsumitu eta bizi behar dugun errealitate berri honetan, garrantzitsua da mekanismo eraginkorrak izatea eztabaida hauek azkar eta, batez ere, zuzen konpontzeko. Ildo honetan, kontsumo-arbitrajeak tresna baliotsua bihurtu dira, gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko bide bat eskaintzen baitute, kontsumitzaileentzat zein kontrako aldearentzat onuragarri dena.

Fabrika-akatsa Citroën eta DS modelo batzuen airbagetan: zure autoa kaltetuen artean egongo al da?

Duela gutxi egindako komunikazio batean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) premiazko ohartarazpena egin die 2009 eta 2019 artean fabrikatutako Citroën C3 eta DS 3 ibilgailuen jabeei, airbag-en fabrikazio-akats baten ondorioz. Akats horren ondorioz, Citroën eta DS Automóviles, Stellantis erraldoiarenak diren markak, 66.000 ibilgailu ingururi (60.000 Citroën C3 eta 6.000 DS 3) berehalako berrikuspena egitera deitu diete estatu maialan bakarrik, arazoa eta hura ordezkatzeko modua azaltzen duen gutun baten bidez.

EKA/ACUV, phising-aren aurkako borrokan erreferentea

Kontsumitzaileen eskubideak babesteko aurrerapauso garrantzitsu batean, EKA/ACUVetik aldeko epai berri bat lortu dugu, phishing iruzur baten biktima izan zen bazkide bati 4.000€ itzultzeko agintzen duena. Epai hau garaipen esanguratsua da zibersegurtasunaren eta kontsumitzaileen defentsaren esparruan, batez ere gero eta konplexuagoa eta gero eta handiagoa den Phising eta haren deribatuen problematikaren aurrean.

Nola detektatu “Fake News” edo albiste faltsuak? Desinformazioari eta etxebizitzari buruzko tailer praktikoa

Batu Elkarlaguntza Sareak, EKA/ACUVek eta CECUk bat egin dugu Bilbon tailer praktiko bat antolatzeko, eta, bertan, goraka doan arazo honi buruzko gako guztiak emango dizkizugu. Nola identifikatu buloak eta albiste faltsuak? Nola informatu behar gara? Behar dituzun erantzun guztiak emango dizkizugu, datorren ostegunean, maiatzak 30. Eman izena orain eta erreserbatu zure lekua!