Gasaren ikuskapenak eta berrikuspenak

Joan den urriaren 13an, irailaren 6ko 125/2016 Dekretua jarri zen indarrean. Bertan ezartzen denez, gas-instalazioaren berrikuspen edo ikuskapen bat egin behar da bost urtean behin. Dekretu horrek aurreko araudia ordezten du. Araudi horretan, lau urteko epea finkatzen zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Ikuskapenak eta berrikuspenak dagokion urte naturalaren barruan egin behar dira, galdara martxan jartzen den … Gehiago irakurri

Másmóvilek “tarifikazio-oker” batengatik soberan kobratutakoa itzuli egin dio EKA/ACUV-eko bazkide bati

Argindarreko edo telefoniako konpainia batek gure kontsumoa fakturatzean bere kaltean oker bat edukitzea eta behar baino gutxiago kobratzea gertaera harrigarria da erabat. Alderantzizkoa, ordea, hainbatetan gertatzen da. Hori jakinda, beti eta arreta handiz begiratu beharko genituzke haien fakturak, behar ez dena eta konturatu gabe ere ordaintzea ekiditeko, edo, hobeto esanda, gertatu izan bada detektatzeko eta … Gehiago irakurri

Adingabeak eta Internet: arriskuak murrizteko aholkuak

Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna 2017: “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde” Datorren otsailaren 7an aurtengo Internet Seguruaren Nazionarteko Eguna ospatuko da “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde” goiburuarekin. Haren helburua denon artean (umeak, nerabeak, gurasoak, irakasleak, industria eta administraritza publikoak) Internet eta giza sareen erabilpen seguruago bat bultzatzea da, batez ere … Gehiago irakurri

Bankari dagokio orain ordaintzea

http://www.noticiasdealava.com/2017/01/22/araba/cobros-por-numeros-rojos-es-hora-de-que-pague-la-banca 2017ko urtarrilaren 22an Noticias de Álava egunkarian argitaratutako erreportaia bankarekiko kontsumitzaileen “borrokan” EKA/ACUV-en lanari buruz.    

EKA/ACUV-ek adineko andere ezgaitu bati bere etxean 1.695 €tan enpresa batek egindako “imantoterapiako” burusi baten salmenta desegin du

Etxez etxe eta prezio izugarritan “mirari produktuak” saltzen dituzten enpresak jo ta ke ari dira biktima errazen bila, gehien bat adineko pertsonak, are gehiago bakarrik bizi badira. Hori da EKA/ACUV-eko A.V.B. bazkidearen kasua, gaitasun ezagatik judizialki ezgaituta dagoen eta Vitoria-Gateizko tutoretzapeko etxebizitza batean bizi den andere zahar bat. Iazko urriaren 17an Caraf Hogar y Descanso … Gehiago irakurri