Orange Seguro Móvil-ek iragartzen duenaren eta betetzen duenaren arteko alde onartezina

EKA/ACUV-eko G.G.P. bazkideak Orange Seguro Móvil zerbitzua zeukan kontratatuta, Aig/Plus Ultra aseguratzailearekin; urtean 56 euroren truke (hileko ordainketa/kuotatan bananduak) mugikorra galtzekotan, apurtzekotan… modelo berdineko gailu berri bat jasoko luke. Iazko irailean mugikorra apurtu zitzaion gure bazkideari eta 13an ordezkoa eskatu zion AIG/Plus Ultra-ri, kasu honetarako kontratuan ezarritako 50 euroko frankizia ordaindu eta gero. Irailak 20an … Gehiago irakurri

Másmóvilek “tarifikazio-oker” batengatik soberan kobratutakoa itzuli egin dio EKA/ACUV-eko bazkide bati

Argindarreko edo telefoniako konpainia batek gure kontsumoa fakturatzean bere kaltean oker bat edukitzea eta behar baino gutxiago kobratzea gertaera harrigarria da erabat. Alderantzizkoa, ordea, hainbatetan gertatzen da. Hori jakinda, beti eta arreta handiz begiratu beharko genituzke haien fakturak, behar ez dena eta konturatu gabe ere ordaintzea ekiditeko, edo, hobeto esanda, gertatu izan bada detektatzeko eta … Gehiago irakurri

Adingabeak eta Internet: arriskuak murrizteko aholkuak

Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna 2017: “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde” Datorren otsailaren 7an aurtengo Internet Seguruaren Nazionarteko Eguna ospatuko da “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde” goiburuarekin. Haren helburua denon artean (umeak, nerabeak, gurasoak, irakasleak, industria eta administraritza publikoak) Internet eta giza sareen erabilpen seguruago bat bultzatzea da, batez ere … Gehiago irakurri

Orangek ez du kontratu bat betetzen eta bezeroari kontratu hortatiko zor bat kentzea onartzen du

Joan zen udaberrian, EKA/ACUVeko S.G.C. bazkideak telefonia finkoko linea bat, ADSL eta telefonia mugikorreko linea bat kontratatu zituen “pack” batean eta sakeleko telefono bat erosi ere bai. Mugikorra badabil hasieratik, baina ADSL eta telefono finkoa ez. Egun batzuk hala igaro, finkoa eta ADSLa mutu, eta S.G.C.-k telefonoz deitzen du Orangera konpainia uzten duela esanaz eta … Gehiago irakurri

Telefonia eta Internet kontratatzeari buruzko aholkuak

kontsumoBIDE aldizkariaren 26.ean argitaratutako erreportaia Telefonia- eta Internet-zerbitzuak modu erosoan kontratatu daitezke konpainiaren merkataritza-establezimenduetan, haren webgunearen bitartez edota telefonoz. Hala eta guztiz ere, arreta handiz aztertu behar dituzu egiten dizkizuten eskaintzak, eta pausoa eman aurretik kontratazio baldintzak ondo berrikusi behar dituzu. Kontsumobideren 2015eko Memorian bildutako datuen arabera, telekomunikazio-sektorea erreklamazio gehien jasotzen dituen sektorea da. Kontsumo-bulegoen … Gehiago irakurri