EUSKADIKO KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEEN ESTATUTU BERRIA: ESKUBIDEEN INDARTZEA ETA KONTSUMO INFORMATUA

Joan den ekainaren 6an argitaratu zen behin betiko EAOn Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutu berria (apirilaren 27ko 4/2023 Legea), eta eguneratze horrek, zalantzarik gabe, mesede egiten dio euskal herritar guztien posizioari, pertsona fisikoak kontsumitzaile diren aldetik, enpresek kontrakoa frogatu ezean. Aspaldi defendatu genuen hori gure elkartean, eta lege berrian islatzea lortu dugu behintzat. Horrek eskubideak … Gehiago irakurri

EROSI DUDAN ETXETRESNA ELEKTRIKOA EZ DA ESPERO NUENA. ZER BERME ETA ESKUBIDE DITUT?

Zeintzuk dira produktu bat erostean ditugun berme-epeak? Nork du egitateak frogatzeko betebeharra? Nola aplikatzen zaie bermea bigarren eskuko produktuei edo erosketa digitalei? Irakurri jarraian gai hauei eta beste batzuei buruz dituzun zalantzak argitzeko. Badakigu 2022ko urtarrilaren 1ean nobedade garrantzitsuak sartu zirela produktuen berme legalari dagokionez, kontratatutako zerbitzu eta baliabide digitalen arloan. Legearen berritasun nagusietako bat … Gehiago irakurri

M15, KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA: ENERGIA-ITURRI GARBIAGOETARA TRANTSIZIOA

Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data jakingarria, kontsumitzaileen osasuna, segurtasuna eta interes ekonomikoak defendatzea eta euren eskubideak ezagutzea, erakunde eta organismo publiko guztien lana dela gogorarazteko balio diguna alegia. Historia apur bat Data hau aipatua eta gogoratzeko modukoa da, John F. Kennedy-k ezarri baitzuen pertsona guztiek eskubidea zutela zenbait onura izateko, klaseak … Gehiago irakurri

NOLA ERAGITEN DIGU AIREKO GARRAIOAREN GREBAK? HAUEXEK ZURE ESKUBIDEAK

Ryanair-en kabinako eskifaia-kideek sei eguneko greba deitu dute ekainaren 24tik uztailaren 2ra, lan-baldintza duinakbermatze aldera hitzarmen kolektibo bat eskatzeko. EKA/ACUV-ek albisteaz jabetu eta eta komenigarri ikusi dugu gogoraraztea zer eskubide dugun kontsumitzaileok ezerezte baten aurrean. Hartara, Ebko 261/2004 Araudiari erreparatu diogu, zer eta nola erreklamatu zehazten baitu. Hegaldi bat bertan behera uzteak bidaia bera ez … Gehiago irakurri

Kontsumo arduratsu, kritiko eta iraunkor baten alde

Martxoaren 15ean Kontsumitzailearen Mundu Eguna ospatzen da, gure eskubideak gogorarazteko aukera aproposa. Aurtengo aldarrikapenak finantza digital justu eta jasangarriak ditu ardatz, hiritar guztiak lehentasunezko oinarri gisa hartuta. Erabiltzaile ugariri eragiten dion arazoa dugu finantza-bazterkeria. EKA/ACUVren ustetan, konponbiderik onena teknologia inklusiboak garatzea izaten da, adineko eta desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboek oinarrizko banku-zerbitzuetarako sarbidea izan dezaten. … Gehiago irakurri