NOLA ERAGITEN DIGU AIREKO GARRAIOAREN GREBAK? HAUEXEK ZURE ESKUBIDEAK

Ryanair-en kabinako eskifaia-kideek sei eguneko greba deitu dute ekainaren 24tik uztailaren 2ra, lan-baldintza duinakbermatze aldera hitzarmen kolektibo bat eskatzeko. EKA/ACUV-ek albisteaz jabetu eta eta komenigarri ikusi dugu gogoraraztea zer eskubide dugun kontsumitzaileok ezerezte baten aurrean. Hartara, Ebko 261/2004 Araudiari erreparatu diogu, zer eta nola erreklamatu zehazten baitu. Hegaldi bat bertan behera uzteak bidaia bera ez … Gehiago irakurri

Kontsumo arduratsu, kritiko eta iraunkor baten alde

Martxoaren 15ean Kontsumitzailearen Mundu Eguna ospatzen da, gure eskubideak gogorarazteko aukera aproposa. Aurtengo aldarrikapenak finantza digital justu eta jasangarriak ditu ardatz, hiritar guztiak lehentasunezko oinarri gisa hartuta. Erabiltzaile ugariri eragiten dion arazoa dugu finantza-bazterkeria. EKA/ACUVren ustetan, konponbiderik onena teknologia inklusiboak garatzea izaten da, adineko eta desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboek oinarrizko banku-zerbitzuetarako sarbidea izan dezaten. … Gehiago irakurri