EKA/ACUV, phising-aren aurkako borrokan erreferentea

Kontsumitzaileen eskubideak babesteko aurrerapauso garrantzitsu batean, EKA/ACUVetik aldeko epai berri bat lortu dugu, phishing iruzur baten biktima izan zen bazkide bati 4.000€ itzultzeko agintzen duena. Epai hau garaipen esanguratsua da zibersegurtasunaren eta kontsumitzaileen defentsaren esparruan, batez ere gero eta konplexuagoa eta gero eta handiagoa den Phising eta haren deribatuen problematikaren aurrean.

EKA/ACUVEK SIXT-EN EPAIA BEREHALA BETEARAZTEA EXIJITZEN DU

SIXT-EN BEZERO GUZTIEI JAKINARAZI NAHI DIEGU DAGOENEKO ESKA DEZAKETELA ISUN, KALTE ETA FOTOPERITAZIOAREN KUDEAKETAGATIK ORDAINDUTAKO KARGUAK ITZUL DIEZAIETEN. SIXTek ez duenez Bilboko Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak emandako epaian xedatutakoa borondatez bete, sententzia bera betearazteko ESKATU du EKA/ACUVek. Epai aitzindari batean BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIAK berresten du Bilboko Merkataritza Arloko 1. zenbakiko Epaitegiak emandako ebazpena, eta deuseztzat … Gehiago irakurri

BESTE KOLPE HANDI BAT BANKUENTZAT

Arabako Audientziak ezetsi du BBVAk aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, eta berretsi egin du Gasteizko merkataritza-arloko 1. epaitegiaren sententzia. Baliogabe aitortutako klausulak KONTUAREN TITULARRA EZ DENAK LEIHATILAN DIRUA SARTZEAGATIK KOBRATUTAKO KOMISIOA 2.000 EURO BAINO GUTXIAGOKO ZENBATEKOAK LEIHATILAN ESKUDIRUTAN ERRETIRATZEAGATIK KOBRATUTAKOA. EKA/ACUV-ek bukarazte-akzioko demanda bat aurkeztu zuen BBVAk bi komisio hauek kobratzeari utzi ziezaion. Demanda lehen auzialdian baietsi zen, … Gehiago irakurri