Albisteak
Ezagutu kontsumoari buruzko azken berriak
Black Friday, Black Month edo Black Year?
Ostiral bakar bat izaten hasi zena, gaur egun hilabete oso bat bihurtu da. EKA/ACUVetik Black Friday 2026ren bilakaerari erreparatzen diogu eta erosi aurretik egin beharreko bi galdera proposatzen ditugu.
Air France-en aurkako bukarazte-akzioa: EKA/ACUVek diru-itzulketaren ordez “bale” bat ematen zuen klausula baliogabetzea lortu du
EKA/ACUVek lortu du Bilboko Lehen Auzialdiko Epaitegiak baliogabetzat jotzea Air France-en Garraio Baldintza Orokorren 3.3 klausula, ezinbesteko arrazoiengatik hegan egiterik ez zuten bidaiariei dirua itzultzea ukatzen zuena.
AA-rekin egindako erreklamazioak: erabili aurretik inork azaltzen ez dizuna
Gero eta pertsona gehiago iristen dira EKA/ACUVera AA baten laguntzarekin egindako erreklamazio batekin, eta kudeatzearen arrakasta zaildu edo ezinezkotu egiten duten akatsaekin. Adimen artifiziala tresna erabilgarria da informatzeko, baina informatzea eta erreklamazio bat gauzatzea ez dira gauza berdina.
Halloween eta Gau Beltza: EKA/ACUVen kontsumo gakoak
Halloween eta Gau Beltza: mozorroak, goxokiak, sarrerak… egun hauetan kontsumoak laster hartzen du protagonismoa. EKA/ACUVetik, ospakizun bietan kontsumitzeko gako praktikoak eskaintzen dizkizugu: iruzurrak nola saihestu, zer begiratu etiketetan eta nola uztartu dibertsioa eta kontsumo arduratsua.
Hertsapen-isuna CaixaBank-i: zer da eta zergatik ezarri diote?
Epaitegi batek CaixaBank-i 20€ko isuna ezarri dio EKA/ACUVeko bazkide bati bere hipotekako kontratu aurreko dokumentazioa entregatzen ez duen egun bakoitzeko. Hilean 600€ pilatzen dira bankuak bete arte. Azaltzen dizugu zer den hertsapen-isun bat eta nola iritsi garen egoera honetara.
Online itzulketak: EKA/ACUVek 969,30€ berreskuratu ditu, modako enpresa baten akats logistiko baten ondoren
Kontsumitzaile batek 969,30€-ko erosketa bat itzuli zuen enpresaren jarraibide guztiak jarraituz. Hilabete batzuk geroago, erantzuna: biltegian jasotakoa ez zetorrela bat bidalitakoarekin. EKA/ACUVek esku hartu zuen — eta diru guztia berreskuratu zen, auzitegitik pasatu gabe.
Online inbertsioak: tranpa batean ez erortzeko jakin behar duzun guztia
EKA/ACUVetik hilabeteak daramatzagu online inbertsio-plataforma iruzurtiekin lotutako kontsulta eta kasuen igoera nabarmena antzematen. Nola jarduten duten, alarma-seinaleak zeintzuk diren eta iruzur baten aurrean zer egin azaltzen dizugu, jarraian.
Hipotekak: sinatzen duzuna ulertzeko gida praktikoa
Euriborra %3 gainditu du eta BCEk gaur bilera garrantzitsu bat ospatzen du. Etxebizitza bat erostea pentsatzen ari bazara, hau da erabaki bakoitzak zer dakarren ondo ulertzeko momentua. EKA/ACUVetik finkoa, aldakorra edo mistoa, sarrerako %20a, eskuragarri dauden abalak eta ezin duzun alde batera utzi alarma-seinaleak azaltzen dizkizugu.
Abuztuaren 12ko eklipsea: nola aukeratu betaurrekoak eta ikusmen-arriskuak nola ekidin
Abuztuaren 12an eklipse total bat biziko dugu, ehun urte baino gehiagoren ondoren. Betaurrekoak erosi aurretik, jakin behar duzun guztia azaltzen dizugu, jarraian.
Turkish Airlines-en aurkako bukarazte-akzioa: EKA/ACUVek bi «no show» klausula deuseztatzea lortu du
Turkish Airlines-ek bere kontratuetan bi klausula zituen bidaiariak joatekoa erabili ezean itzulerako hegaldia bertan behera uztea ahalbidetzen zutenak. EKA/ACUVek bukarazte-akzio bat jarri zuen — eta epaitegiak arrazoia eman digu.









